Nafarroak 200 Covid-19 kasu berri erregistratu ditu eta positibo tasa % 6,2ra jaitsi da

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 20a, 09:47

Atzo 3.226 proba egin ziren foru erkidegoan.

Nafarroak 200 kasu berri erregistratu zituen atzo, asteartea, eta positibo tasa % 6,2koa izan zen, azken egunetan baino zertxobait txikiagoa, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
 
Atzo 3.226 proba egin ziren foru erkidegoan, PCR eta antigenoen testen artean, eta horietatik 200ek positibo eman zuten.

Joan den asteartean 195 kasu berri izan ziren Foru Erkidegoan (%8ko tasa), asteazkenean 213 (%7,9), ostegunean 238 (%8,3) ostiralean 195 (%6,7), larunbatean 159 (%8,1), igandean 199 (%%11,7) eta astelehenean 239 (%8,8).

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!