Tabernen barrualdeak ixteko aukera mahai gainean du gobernuak

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 19a, 08:35

Koronabirusari aurre egiteko neurriak berrikusiko ditu bihar Nafarroako Gobernuak. Ostiralean sartu ziren indarrean azken murriztapenak.

Ostiraletik bederatzietan itxi behar dituzte ostalariek negozioak. Jatetxe eta tabernetan aldaketak egon litezke aste honetan ere. Neurriak gogortu, eta astebetera berrikusiko zituela iragarri zuen joan den astean Nafarroako Gobernuak. Gobernuak bihar aztertuko du, ohiko bileran, neurriak zorroztuko dituen edo ez, eta Euskalerria Irratiak jakin duenez, mahai gainean du barrualdeak ixteko aukera. Neurria ostiraletik aurrera izanen litzateke indarrean. 

Egun %30ko gehienezko edukiera dute ostalariek barrualdean, eta %100koa terrazetan. Urriaren 22tik itxita egon ondotik azaroaren 26an zabaldu zituzten jatetxe eta tabernetako terrazak.

Topaketa pribatuak bizikideetara mugatzea ere aztertuko du gobernuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!