Txertatze planifikazio eza leporatu dio oposizioak gobernuari

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 19a, 08:29

Kritikei gobernuak eman dakiokeen erantzuna gaur jaso dezakete talde parlamentarioek. Txertaketa kanpaina azaltzeko, Santos Indurain osasun kontseilariak agerraldia eginen du parlamentuko osasun batzordean eguerdian.

Aurreko astean onartu zuen gobernuak, txertatzea erritmo motelean abiatu du Nafarroak. Orain, faizerren ekoizpenen aldaketengatik, txerto gutxiago iritsi direla, Nafarroak duen erreserba estrategikoa nabarmendu du parlamentuan PSNk. 
Oposiziotik, berriz, zalantzan jarri dute erreserba hori txertatze planaren parte denik.

Txertatzeen erritmo mantsoa kritikatu du EH Bilduko Bakartxo Ruiz eledunak. Zuhurtzia behar dela uste arren, alderdi abertzalearentzat erreserbarena ez da justifikazio nahikoa bizi den egoera azaltzeko. Nafarroako gobernuak madrili men egiten diola kritikatu du, auto exigentzia maila altuagoa behar duela eta txertaketa modu ekitatibo eta masiboan egitea eskatu dio gobernuari.

Irizpide falta egotzi dio, berriz, Navarra Sumak gobernuari, planik ez edukitzea. Gobernuak informaziorik ematen ez duela kritikatu du eskuineko koalizioak, eta erreserbaren ideia txertatze erritmo motela estaltzeko baliatzen ari direla. 

Geroa Bai, PSNren gobernukideak ere egin du kritikarik. Txerto kopuruari lotuta egin kasu honetan eta Espainiako gobernuari eta europari zuzenduta. Ekainean herritarren ehuneko 70 txertatzeko helburua erdiesteko koalizioaren ustez txerto kopurua da arazoa.

Erreserbari esker bigarren dosiaren txertatzea bukatu ahalko dela azaldu du PSN, nahiz eta aitortu duen osasun langileen txertatzea moteldu daitekeen Nafarroak jaso duen txerto kopuru murritzagoaren eraginez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!