238 kutsatze berri atzeman zituzten atzo, aurreko egunean baino 39 gehiago eta duela astebete baino 76 gehiago, Osasun departamentuaren behin-behineko datuen arabera.
Udalerrien eta osasun-eremuen araberako kasuen eguneroko zerrendan Iturmendi ageri da buruan, 12 kasu berri detektatu baitira. Andosilla, Zizur Nagusia eta Azpilagaña (10 kasu), Arrotxapea (9 kasu), eta Burlata, Sarriguren, Txantrea, II Zabalgunea, Arrosadia, Donibane eta Mendillorri (8 kasu). Asteleheneko kasu guztietatik 79 Nafarroako hiriburuan atzeman dira.