103 langile kaleratzeko lan erregulazio espedientea aurkeztu zuen urtarrilaren 11an Ororbiako Kybse enpresak. Astebete geroago, enpresako zuzendaritzak enpresa-batzordeari jakinarazi dionez, 103 langile kaleratzea proposatzen zuen lan-erregulazio espedientea bertan behera uztea erabaki du. Ororbiako motelgailuen enpresak bilera batera deitu du astelehen goizean: LABeko hamar ordezkari, UGTko bost, CCOOko bi, ELAko bi, Solidarioko bat eta CCPko beste bat.
Ostiralean zuzendaritzak eta sindikatuek bilera egin zuten, eta sindikatuek espedientea kentzea eskatu zioten enpresari, negoziatzera esertzeko. Egun horien ostean, Kybseko zuzendaritzak lan-erregulazioko espedientea kentzea eta negoziazio berri bat abiatzea erabaki du. Kybseko zuzendaritzak joan den astean proposatu zuen zuzeneko eskulaneko 55 langileri eta zeharkako eskulaneko 48 langileri kontratua etetea.