Ia berrehun kasu positibo atzeman dituzte igandean

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 18a, 08:13

%21 egin du gora kutsatzeak aste bakarrean. Gaur hasiko dira El Vergel adinekoen egoitzean koronabirusaren aurkako txertoaren bigarren dosia jartzen.

Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera, 199 positibo berri atzeman zituzten igandean Nafarroan. Aurreko egunean baino 41 kasu gutxiago dira. Larunbatean, 158 kasu berri atzeman zituzten Nafarroan, baina positibotasuna %8,1era igo zen, 1.963 proba (1.654 PCR proba eta 309 antigeno test) egin ostean.

Aurreko astean guztira 1360 positibo atzeman dituzte, aurreko astean 1070 kutsatu ziren, hau da, %21 egin du gora kutsatazeak aste bakarrean.

Udalerrien eta oinarrizko osasun-eremuen araberako eguneroko zerrendan, Andosilla ageri da buruan, 15 kasu berrirekin. Ondoren, Sarriguren eta Iruñeko II. zabalgunea (9), Tutera (7) eta Donibane eta Sartaguda (6) daude.

Larunbatean bost ospitaleratze berri izan ziren, horietako bat ZIUn. Halaber, 64 urteko gizonezko bat hil zen. Guztira, 991 pertsona hil dira Nafarroan. Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, 133 pertsona daude ospitaleratuta (aurreko egunean baino bi gehiago); horietatik 15 ZIUn daude (kopuru bera) eta beste 18 etxeko ospitaleratzean (hiru gehiago). Gainerakoak, 100 paziente, plantan daude (bat gutxiago).

Txertaketa-planari dagokionez, 11.439 pertsonak jaso zuten lehen dosia larunbatera arte, eta 553 txerto jarri zituzten. Gaur hasiko dira El Vergel adinekoen egoitzeko 155 egoiliarrei koronabirusaren aurkako txertoaren bigarren dosia jartzen. Txertoa jasotzen lehenengoak izan ziren. Refenan, bestealde, langile soziosanitarioak txertatzen jarraitzen dute eta igandetik osasun langileak ere ari dira txertoa jasotzen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!