226 koronabirus positibo atzeman dituzte ostegunean

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 15a, 08:42

Iruñean 69 kasu positibo berri erregistratu dira egun bakarrean. Irunberrin eta Tuternan hamarna kasu eman dira. Gaur baheketa berezia eginen du gobernuak Irunberrin.

Ostegunean 226 kasu berri atzeman zituen, aurreko egunean baino 13 gehiago, hau da, bi hilabeteko kopururik altuena,  Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera. 14 egunetan diagnostikatutako kasuen intzidentzia metatua ere goranzko joeran da, eta 323,90era igo da (aurreko datua 313,20koa zen). 

Tutera mendebaldean eta Irunberrin hamarna kasu atzeman dituzte. Iruñeko auzo hauek, berriz, zortzi zenbatu zituzten: Txantrea, San Juan, Ermitagaña, Azpilagaña eta Mendillorri, eta Barañain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!