Oscar Azcona Javieradetako zuzendariak, Francisco Perez Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzainaren izenean, ohar batean jakinarazi duenez, "pandemia dela eta, eta egoera ikusita, ez da Xabierraldietarako deialdirik egingo 2021eko martxoan". Mezarik ez dute eginen; hala ere, Xabierren mantendu egin dituzte Graziaren Bederatzigarrenaren ospakizunak martxoaren 4tik 12ra, edukiera mugatuarekin, une horretan indarrean dagoen araudia betez.