Motel eta berandu egiten ari da gobernua txertaketa oposizioko taldeen ustez. Txerto gutxi iritsi dira eta horietatik erdia baino ez dituztea jarri. Espainiako gobernuarekiko konformismoa eta auto-exijentzia gutxi egotzi dizkio Txibiteren gobernuari EH Bilduko eledun Bakartxo Ruizek. Hori dela eta, zalantzak argitzeko eta txertaketa prozesuaren inguruko xehetasunak ezagutzeko gaurkotasunezko galdera eginen du koalizio abertzaleak, osteguneko kontrol saioan.
Azalpenak baino, aurreikuspen falta saldu du, berriz, Navarra Sumak. Pandemia hasi zenetik gobernuari egin dion kritika berdina egin dio gobernuari Javier Esparza bozeramaileak: "Berandu iritsi da gobernua". Nafarroako 11 mila osasun langileetatik txertoak jartzen "solik" 1 5egotea kritikatu du Esparzak. Egoerari aurre egiteko maila politikorik ez edukitzea eta egindako akatsak errepikatzea leporatu dizkio Nafarroako Gobernuari eskuineko koalizioak.
Kritikak egiteko unea ez dela adierazi du PSNk. Koronabirusari aurre egiteko neurrien malgutzea, datuetan islatzen hasi da eta aste honetan neurri murriztaile berriak ezartzea aztertuko du gobernuak. Neurriak egitzat hartu dituzte parlamentuan, eta horiek berresteko atasun politikoa eskatu die PSNk parlamentuko taldeei.
Txertaketaren kanpaina positiboki baloratu du Ramon Alzorriz sozialisten eledunak. Hasieran arazoak izan zirela aitortu du; baina, txertoa kudeatzeko zailtasunekin lortu ditu eta ez gobernuaren kudeaketarekin. Espainiako Gobenruarekiko erabateko konfidantza agertu du eta Nafarroako gobernuko osasun departamentuak egin duen lana txalotu.
PSNk espero du aurki iristea Nafarroa “gurutzaldi-abiadurara” txertoei dagokinez. Astean, baina, sei mila txerto jasotzen ditu Nafarroak eta martxa horretan, espainiak markatutako helburua erdiestea zaila izanen da. Egoerak kezka eragiten diela aitortu du PSNren gobernukide Geroa Baik. Baina, kezkak-kezka gobernua babestu du Uxue Barkos eledunak. Aste honetan birusari aurre egiteko ezarriko dituzten neurri zehatzak ezagutu gabe ere, Geroa Bai eta Ahal Duguren babesa izanen du parlamenetuan gobernuak.