Zama Doinuz Arindu Etxarri Aranazko elkartasun jaialdiaren segiarren aldia Internet bidez egingo dute, larunbatean. Duela sei urte abiatu zuten euskal presoek pairatzen duten egoera salatzeko eta sakabanaketaren ondorioak samurtzen laguntzeko musika jaialdia. Aurten, krisi betean, “inoiz baino beharrezkoagoa” dela aldarrikatu dute.
Oholtza gainean Eñaut Elorrieta, Zetak, Xabier Silveira, Erramun Martikorena, Spray, Erlantz Esteban, Skabidean, Anita Parker eta Brigade Loco arituko dira.
Sarrerak 10 eurotan salgai daude, Etxarri Aranazko udalaren webgunean, baita Etxarri Aranazko Xapatero eta Leku Ona tabernetan ere.