ELAk eskatu du urriaren 12ko ekimenaren auzia “bertan behera” gelditzeko

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 11a, 11:15
Urriaren 12ko 'Gora Herriak!' ekitaldiko une bat.


Sindikatuak “adierazpen askatasunaren kontrako erasoa” salatu du, eta auziperatuei bere elkartasuna adierazi die. 

Urriaren 12an Sortuk beste talde batzuekin batera Iruñean egindako protestagatik hamabi lagun deklaratzera deituak izango dira Espainiako Auzitegi Nazionalean. Koroaren aurkako delituak leporatzen dizkiete Felipe Borboikoaren estatua eraisteagaitk. 

“Gure herrialdearen izaera errepublikanoa eta antimonarkikoa aldarrikatzen dugu. Monarkia erakunde arkaikoa, antidemokratikoa, matxista eta ustela da. Bortxaezintasunak ahalbidetuta, kontaezinak dira eginiko delitu, krimen, irregulartasun eta arduragabekeriak, beti ere komunikabide nagusi, indar politiko, ekonomiko, judizialen eta Espainiako eliza katolikoaren babespean”, adierazi du ELAk ohar batean.

Sindikatuak “adierazpen askatasunaren kontrako eraso hau” salatu du eta “persekuzio politikoan oinarritutako auzia” bertan behera geratzeko eskatzu du. Halaber, deklaratzera deituak izan diren eta errepresaliak jaso dituzten eta jasotzen dituztenei babesa ere adierazi die.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!