Normaltasuna Nafarroako errepide sare nagusian, eta derrigorrezkoa kateak erabiltzea bigarren mailako hainbat bidetan

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 11a, 07:11
Elurra kentzeko makina bat, Belaguan (artxiboko irudia).

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko errepide sarean kontuz ibiltzea gomendatu du, izotza sortzeko arriskuagatik.

Nafarroako errepide sare nagusia zabalik dago, normaltasunez, baina kateak erabili behar dira bigarren mailako hainbat bidetan, eta errepide bat itxita dago hotz eta elur denboralearen eraginez.

Zehazki, Pirinioen inguruan itxita dago Larrauko mendatea (NA-2011 Salazar-Frantzia errepidea, 6. kilometrotik), eta kateak erabili behar dira Belaguako mendatean (NA-137 Burgi-Isaba-Frantzia, 50. kilometrotik) eta NA-2000 errepidean, Isaba-Zuriza, zero kilometrotik.

Pirinioetatik kanpo, Aralarko NA-7510 San Miguel errepidean 4. kilometrotik (Baraibar), Ameskoabarrenan NA-7130 errepidean 12. kilometrotik, Meano-Araba NA-7210 errepidean 4. kilometrotik eta Viana-Aguiler de Codes NA-7230 errepidean 8. kilometrotik.

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko errepide sarean kontuz ibiltzea gomendatu du, izotza sortzeko arriskua dagoelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!