133 positibo berri atzeman dituzte

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 11a, 08:37

Zazpigarren egunez ehun kasutik gora atzeman zituzten igandean Nafarroan, Osasun Departamentuak osasun eremuka emandako behin behieneko datuen arabera.

Igandean 133 positibo berri atzeman zituen Nafarroak, eta ehun kasutik gorako zazpigarren eguna izan zen jarraian, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera (larunbatean baino 21 gutxiago). Litekeena da bihar jakitea agintariek murrizketak gogortzen dituzten, hirugarren olatua apaltzeko.

Igandean, Iruñeko Mendillorri auzoa (11) izan zen kutsatutakoen eguneroko zerrendaren buru, udalerriaren edo oinarrizko osasun-eremuaren arabera. Ondoren, Burlada (9), Olite, Arrotxapea eta Mutilva (8), Txantrea (7), Barañain (5) eta Azagra, Murchante, Iruñeko Alde Zaharra, Milagrosa, Tutera ekialdea eta Valtierra (4) daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!