Caparrosoko behi haztegi handiari bikoizteko argi berdea eman diote

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 7a, 12:12

Valle de Odieta izeneko enpresak duen behitegian 3.500 abere izatetik, 7.200, hau da  bikoitza izatera  pasa daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak enpresaren alde ebatzita. 

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak argi berdea eman dio Caparroson dagoen behi haztegi erraldoia are gehiago handitzeari

Valle de Odieta izeneko enpresak duen behitegian 3.500 abere izatetik, 7.200, hau da  bikoitza izatera  pasa daiteke. Nafarroako esne ekoizpen osoaren %20 ateratzen da hortik eta orain handitu egin nahi dute. Halako makro etxalde handien aurkako dekretu bat sinatu zuen Nafarroako gobernuak 2019an, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du hein handi batean enpresaren  erreklamazioa.

Honek ekar lezakeen kalteaz eta enpresa hauek dauzkaten baimenak eskuratzeko erraztasunaz hitz egin digu Felipe Etxetxipia EHNE sindukatuko teknikariak Metropoli Forala saioan. 

Gainera Caparrosoko mehatxua ez da bakarra, empresa horrek beste makro etxalde bat ireki nahi baitu Soriako Novercas herrian, Tuteratik 60  kilometrara, eta han 23.000 behi bilduko ztuen. Europako etxalde handiena eta munduko bost handinetako bat.

Epaitegiaren erantzuna jakinda, Nafarroako Gobernuak, hala ere, azaldu du haztegi handien kokapenaren inguruko arautegi berri bat sortzeko lanean jarraituko duela. Animalien osasunaren legearen balizko aldaketa bat prestatzen ari dira, «segurtasun juridikoarekin galarazteko Nafarroan horrelako haztegiak kokatzea». Izan ere, gobernuaren arabera, etxalde handi horiek «ondorio larriak ekar ditzakete Nafarroako abeltzainentzat, ingurumenarentzat eta lurraldearentzat.

Esnetako behien sektorearntzat argi dago halako makro etxaldeak birrintzaileak izan daitezkeela, merkatu lehertzeko duten ahalmenarengatik, Felipe Etxetxipiak esan digun bezala.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!