Elurra, urtea akitzeko

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 30a, 10:25

Prezipitazio txikiak izan dira Iruñean goizaldeko ordu batean, baina ez da elurrik pilatu. Iruñerriko mendiak, ordea, zuritu ditu elurrak.

Elurra berriro agertu da bart Nafarroako hainbat tokitan, eta lehen orduan arazoak izan dira Pagozelai parean, A-15 errepidean, istripu baten ondorioz eta mantu zuria galtzadan pilatuta zegoelako; Etxegarate, Altsasu, Lekunberri eta Belate errepideetan ere nabaritu da.

Elurteak handiak izan dira Nafarroako iparraldean eta ipar-ekialdean. Pirinioetan, esaterako, elurrak lodiera handia utzi du eta argi-mozketak eragin ditu.

Eragozpenak, errepide sarean

Elurraren ondorioz, kamioi bat gurutzatu da Areso pareen. Itxita egon da Leitzarango autobia (A-15), baina Nafarroako Gobernuak jakinarazi du ireki dutela.

Bigarren mailako errepide sarean Belaguako mendateko errepidea itxita dago (N-137, Burgi-Isaba-Iparralde, 47. kilometrotik, Juan Pitoren benta) eta beste zortzi tartetan kateak erabili behar dira: NA-2011 (Salazar-Iparralde), NA-2012 (Otsagabia-Irati), NA-2000 (Isaba-Zuriza), NA-176 (Garde-Anso) 8. kilometrotik; NA-138 (Urkiagako mendatea) 5. kilometrotik eta NA-1740 (Artesiagako mendatetik) 10. kilometrotik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!