Covid-19 kasuek gora egin dute: 130 atzeman dituzte eta positibotasun tasa %7,4ra igo da

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 30a, 10:09

Guztira, 1.751 PCR eta antigeno proba egin zituzten asteartean Nafarroan.

Nafarroak 130 Covid-19 kasu erregistratu zituen asteartean, eta aurreko egunean 102 izan ziren, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Positibotasuna ere hazi egin da, % ,4an kokatu baita, aurreko eguneko % 5,7aren aldean. Guztira, 1.751 PCR eta antigeno proba egin zituzten asteartean Nafarroan.

Azken datuen aldean, astelehenean 102 kasu izan ziren eta % ,7koa izan zen tasa, igandean 60 kasu erregistratu ziren (%6,5); larunbatean 70 kasu izan ziren (%5,6); ostiralean 82 kasu (%7); ostegunean 104 kasu (%5,3), eta asteazkenean 124 kasu (%6,4).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!