Martxoan eginen ditu primarioak Ahal Duguk

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 30a, 10:01

Nafarroako Gobernuak "indartsu eta batuta" egoerari aurre egiten jakin duela adierazi du alderi moreko idazkari nagusi Eduardo Santosek.

Azarotik zuzendaritza berria izan beharko luke Nafarroako Ahal Duguk. Koronabirusaren bigarren olatuak, baina, bertan behera utzi zituen alderdi moreko primarioak. Otsaila eta martxoa bitartean eginen dituzte, baina egutegia ez dute itxi oraindik. Aurreratu zutenez, Eduardo Santos Migrazio Politika eta Justizia kontseilariak hau izanen du azken urtea idazkari nagusi gisa.

Atzo 2020. urteko balantzea egin zuen alderdiak, eta Nafarroako Gobernuak "indartsu eta batuta" egoerari aurre egiten jakin duela adierazi du Eduardo Santosek. Negoziatuz berdintasunaren alorrean, migrazio politiketan eta gazteriaren alorrean egindako ekintzak azpimarratu ditu Ahal Duguk. Iristear den 2021an, bide beretik jo beharko dute Eduardo Santosen ustez. Horiek lortzeko, oposizioko taldeekin hitz egiteko tresna ezinbestekoa izan direla defendatu du idazkari nagusiak; onartuz helburu programatikoengatik EH Bildurekin hitz egitea errazagoa izan dela aurten, Navarra Suma "ezezkoan tematuta" dagoelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!