Udan herritarren %70 inguru immunizatuta izatea espero dute

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 29a, 12:30

Gaur Cordovillako Infanta Elena, Arrotxapeko El Mirador, Barañaingo Dominicas eta Atarrabiako Amor Misericordioso zentroetan jarraituko dute inmunizazioarekin eta arratsaldeko lauretan, osasun langileen eta soziosanitarioen txertaketa hasiko da, Refena zirkuituan.

Koronabirusaren aurkako txertoak Belgikako hegazkin batean heldu dira Gasteizera, Forondako aireportura, gaur, 05:40an. Zortzi furgonetatan garraiatutako txertoen milaka dosi Guardia Zibilak zaindu ditu, eta, behin aireportuko instalazioetatik kanpo, Ertzaintzak hartu ditu bere gain.

Txertoak atzo iritsi behar ziren penintsulara, baina Belgikako arazo logistiko batek, eragotzi egin du garaiz jasotzea eta egun bat atzeratzea. Hala ere, atzerapenak ez du eraginik izango Nafarroako planean, atzo ez baitzegoen aurreikusita txertoak ematea (egun "logistikoa" izan zen).

Gaur izanen da txertaketaren bigarren eguna; inmunitatea, berriz, uda baino lehenagorako ez da iritsiko. Hala uste du Carlos Artundo Nafarroako Gobernuko osasun departamentuko zuzendari nagusiak. Zehaztu duenez, "hilabeteak geratzen zaizkigu zuhurtasunari, prebentzioari eta babesari dagokionez". Carlos Artundok ez du uste "uda baino lehen" immunitate komunitarioa lortuko denik, orduan herritarren %70 inguru immunizatuta izatea espero dute, bai modu naturalean, bai txertoaren bidez.

Carlos Artundok azpimarratu du beharrezkoa dela Covid-19aren aurkako txertoa hartzea, "babesteko eta immunizatzeko interes pertsonalagatik", baina baita "erantzukizun sozialeko ariketa gisa" ere, "egoera pandemikoa gainditzeko beharrezkoa den immunizazio komunitario horretan laguntzen delako txertatuz.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!