Kasu berrien kopurua ehunera igo da, baina positibo tasa %5,6ra jaitsi da

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 29a, 09:37

1.792 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Nafarroan

Nafarroak 100 Covid-19 kasu erregistratu zituen atzo, astelehenean, aurreko egunean baino berrogei gehiago, baina positibotasuna %5,6ra jaitsi zen, igandeko %6,5aren aurrean, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Guztira, 1.792 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Nafarroan, eta horietatik ehun izan ziren positiboak.

Igandean 60 kasu erregistratu ziren Nafarroan (%6,5); larunbatean 70 kasu (%5,6); ostiralean 82 kasu (%7); ostegunean 104 kasu (%5,3), eta asteazkenean 124 kasu (%6,4).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!