Nafarroak 60 koronabirus kasu erregistratu ditu eta positibotasuna % 6,5era igo da

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 28a, 10:01

Iruñean atzeman dituzte kasu gehien. Sanduzelai auzoan gehien: 8.

Nafarroak 60 koronabirus kasu berri erregistratu zituen igandean, aurreko egunean baino hamar gutxiago, baina positibotasun tasa %6,5ean kokatu zen (larunabatean eginiko proben %5,6k eman zuen positibo), Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Guztira, igandean 921 PCR proba eta antigeno test egin ziren. 

Udalerri edo oinarrizko osasun-eremu bakar batek ere ez zituen 10 kasu edo gehiago pilatu eguneroko zerrendan, Iruñeko Sanduzelai auzoa zerrenda buru da, 8 kasurekin; ondoren, Alde Zaharra-I Zabalgunea (4 kasu) eta Berriozar, Lizarra-Lizarra, Beriain, Arrotxapea, Donibane eta Azpilagaña (3 kasu) daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!