Neurri murriztaile "arinagoak", Gabon gaua ospatzeko

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 24a, 08:46

Abenduaren 24, 25 eta 31n eta abenduaren 1ean bilera pribatuak bi bizikidetza-unitatekoak eta gehienez hamar lagunekoak izango dira. Gainontzekoan, sei lagunekoak izan daitezke gehienez.

Koronabirusari aurre egiteko neurrien aritzearekin batera heldu da abenduaren 24a. Eguberrietako egun seinalatuak ospatzeko, neurriak laxatu ditu gobernuak. Atzo zabaldu zuten Nafarroako itxialdi perimetrala. Bi aldi baterako salbuespenak onartu ditu gobernuak, senideekin edo hurbilekoekin biltzeko. Atzo hasi zen lehenengoa eta abenduaren 26ra luzatuko da. Bigarrena,  abenduaren 30era eta urtarrilaren 2ra bitartean izanen da. Mugimenduak baimentzen dituen dokumentua euskaraz hemen eskuratu daiteke.

Gaur abenduaren 24an, bihar, 25ean eta 31n eta abenduaren 1ean, gainera, bilera pribatuak bi bizikidetza-unitatekoak eta gehienez hamar lagunekoak izan ahalko dira. Gainerakoan, sei lagunekoak izan daitezke gehienez.

Etxeratze aginduak indarrean jarraituko du, 23,00etatik 6,00etara, baina 1:30era arte luzatuko da gaur gauean, Gabon-gauean eta Urtezahar-gauean, etxera itzultzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!