Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak PCR probak egingo dizkie azken 14 egunetan Erresuma Batutik itzuli diren guztiei. Nafarroara iritsi baino 72 ordu lehenago proba egin dutenei ere egingo diete, gobernuak jakitera eman duenez. Hori dela eta, dei egiten du pertsona horiek guztiak departamentuarekin harremanetan jar daitezen 648 200 400 telefonoaren bidez, eta dei egingo die Refenaren instalazioetara joan daitezen proba egitera.