Aizoaingo militarren kuartelean koronabirus agerraldia izan da

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 23a, 08:56

Aizoaingo kuartela.

Espainiako Tropa eta Marinelen Elkartearen arabera, agerraldia 70 bat kasutara irits daiteke.

ATME Espainiako Tropa eta Marinelen Elkarteak ohartarazi duenez, Amerika 66 Infanteriako Erregimentuan, Aizoaingo kuartelean, covid-19aren agerraldia izan dira.

Horri buruz galdetuta, Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzako iturriek baieztatu dute duela hiru aste militarren batek ondoeza izan zuela eta kontaktuen artean frogak egitea erabaki zutela. 7 kasu positibo baina sintomarik gabekoak baieztatu zituzten bere kideen artean. Emandako datuena arabera, 550 PCR proba egin zituzten errejimenduko langileen artean, eta beste 26 kasu positibo baieztatu zituzten. Guztira, 30 bat kasu.

Hala ere, Espainiako Tropa eta Marinelen Elkarteak azaldu duenez, Defentsa Ministeriaoren datuek ez dute bat egiten erakunde horretako bazkideek Nafarroan helarazten dituzten datuekin, eta adierazi dute agerraldia 70 bat militarrengana irits daitekeela kutsatuen eta isolatuen artean; unitate horretan, troparen eta agintearen artean, 350 militar inguru batu ditzakete.

Ohartarazi dute agerraldia San Gregorioko zelaian maniobrak egin eta Artxueta gailurrera martxa bat egin ondoren hedatu dela, langileak kamioietan eramanda.  ATMEk, gainera, "kezka handia" agertu du koronabirusak aurten Indar Armatuetan izan duen eraginaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!