Gaurtik aurrera itxiera perimetrala malgutuko da, eguberrietarako

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 23a, 09:44
Foruzainen kontrol bat.

Murrizketek bere horretan jarraitzen dute, baina gaurtik abenduaren 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean Nafarroan sartu eta irten ahal izango da, ahaideak bisitatzeko.

Murrizketek bere horretan jarraitu arrenm gaurtik abenduaren 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra Nafarroan sartzeko aukera izango da, senideak eta gertukoak bisitatzeko, baita foru erkidegotik helburu berarekin irteteko ere. Nafarroan bizi diren eta baimendutako egunetan beste erkidego batera ateratzen diren pertsonen kasuan, nahi dutenean itzuli ahal izango dira, ez da adierazitako egunetan izan behar.

Nafarroa joan den urriaren 22tik dago mugatuta perimetralki; izan ere, egun horretan, ezinbesteko lekualdaketengatik edo legez justifikatutako lekualdaketengatik izan ezik, ezin da Foru Erkidegotik sartu eta atera, pandemiak bigarren olatuan eragin handia izan zuelako.

74 kasu asteartean

Nafarroak 74 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, abenduaren 22an, astelehenean baino 5 gutxiago, Osasun Departamentuak emandako behin-behineko datuen arabera. 100.000 biztanleko metatutako intzidentziak gora egin du berriro Foru Erkidegoan, 193,36ko tasarekin azken bi asteetan, aurreko egunean 192,14koa zen bitartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!