Gehiengo politikoak ez dira aldatu, Navarrometroaren arabera

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 21a, 15:19

Jasotako bozka intentzioaren arabera, Navarra Suma lehenengo indarra litzateke 20 eserlekurekin, eta bere atzetik PSNk 12 lortuko lituzke, Geroa Baik 8, EH Bilduk 7, Podemos-Ahal Duguk 2 eta I-Ek 1.

Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak, Nafarroako Parlamentuko 2020ko iritzi barometroaren emaitzak aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan.

Jasotako bozka intentzioaren arabera, Navarra Suma lehenengo indarra litzateke 20 eserlekurekin (bozken %36,41), eta bere atzetik PSNk 12 (%22,62) lortuko lituzke, Geroa Baik 8 (%16,21), EH Bilduk 7 (%13,94), Podemos-Ahal Duguk 2 (%4,01), Izquierda-Ezkerrak 1 (%3,07), VOXek 0 (%1,48) eta gainerakoak/zuriak (%2,24).

Nafarroako herritarren iritzia eta bozka intentzioa aztertzen dituen inkesta soziopolitiko hau 2000. urtetik egiten den bederatzigarrena da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia Departamentuak egin du, Iritzi Publikoko eta Berrikuntza Sozialeko Nafarroako Parlamentua Katedraren barnean.

Parlamentuaren eta NUPen arteko hitzarmenaren ondorioz eginiko lan honek bozka intentzioa aztertzen du, eta egoera epidemiologikoaren kudeaketari eta konfinamenduari buruzko balorazio zabala ere egiten du, batez ere Gobernu zentralak zein Nafarroako Gobernuak hartutako neurrien egokitasunari edo desegokitasunari dagokionez.

Parlamentuko Erabilera Anitzeko Aretoan burutu den prentsaurrekoan Juan Mari Sánchez Prieto, Jesús Vidal Díaz de Rada eta Ernesto Pérez Esain Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia Departamentuko kideek azaldu dituzte inkestaren emaitzak eta honen garapena.

Unai Hualdek adierazi duenez, Nafarroako egoerari buruzko argazki zabala lortzeko nahiari erantzuten dio inkestak, batez ere politikaren zereginari dagokionez, kasu honetan pandemiarekin lotutako krisi soziosanitarioaren kudeaketan zentratuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Inkesta Orokorra

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!