Migranteen eskubideen aldeko manifestazioa eginen dute igandean, Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 18a, 13:55

Papeles y Derechos Denontzat, Iruñea Harrera Hiria, Oxfam Intermon, PIM/MIG, Lantxotegi, Zaporeak, Karabana Mugak Zabalduz, EH11Kolore, Amnistía Internacional, LAB, SEI, Zaska, Médicos del Mundo eta SOS Arrazakeria taldeek deitu dute mobilizazioa Munduko Pertsona Migratzaileen Eguna ospatzeko. 

Munduko Pertsona Migratzaileen Eguna da gaur, abenduak 18; eta data aitzaki hartuta, migratzaileen eskubideak aldarrikatzeko mobilizazioa antolatu dute Nafarroako hainbat eragilek iganderako. Eguerdiko hamabietan abiatuko da protesta, Iruñeko Vergel pasealekutik."Mugikortasun libre eta non eta nola bizi aukeratzeko eskubide legitimoa bezala defendatzen ditugu. Migrazioa, harresirik altuenek ezta lege arrazistek ere geldituko ez dituen errealitate etengabe bat da. Honi esker, milaka urtez, biziraun eta kultural zein ekonomikoki eraiki ahal izan gara", adierazi dute. 

Harresi "fisiko", "legalak" eta "mentalak" apurtzera deitu dituzte herritarrak: "Historiako muga gehien eta mugikortasun kontrolik handieneko Aroan bizi gara, muga-eremu hauek, etengabe birdefinitzen dira, kanporatuz eta haien kontrola eskubideen urraketan oinarrituz". 

Migranteen egunaKanariar Uharteetara begira ospatuko dute aurten: "Afrikako kontinentearen barne diren uharteak dira, baino debekatu egiten diona bere jendeari sartzea, nahiz eta milioika turista hartzen dituzten uharteak izan. Joko-arauak ikusgarri egiten dizkigute; XXI. Mendean migratzeko eskubidea, zenbat diru duzunaren araberakoa da". Deitzaileen ustez "iraingarria eta onartezina" da XXI. mendeko migranteen tragedia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!