Nafarroako landeetxeen %87 bete da Urtezahar gauerako

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 17a, 13:21

Casasrurales.net atariak azaldu duenez, sektorea "erne" dago datu epidemiologikoek baldintzatuko dutelako garapena.

Urtezahar gauerako landetxeetako okupazioa, urtea amaitzeko ia bi aste falta direnean, % 86,84koa da Nafarroan. Abenduaren 31tik (osteguna) urtarrilaren 3ra (igandea) beteta dauden etxeen inguruko txostena egin du Casasrurales.net atariak. Plataformak ostegun honetan argitaratu duen informazioaren arabera, okupazioaren zati bat handitu egin da erabilgarri ez dauden bizitokiengatik, jabeen okupazioagatik edo egoera hobetu arte ixtea erabaki dutenen okupazioagatik. Hala ere, sektorea "erne" dago, datu epidemiologikoek murrizketa gehiago ekar baititzakete egunotan, eta, ondorioz, bertan behera geratu daitezke erreserbak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!