Giza Salerosketaren Aurkako Ekintza elkarteak salerosketa eta sexu esplotazioa pairatu duten emakumeekin lan egiten du, eta berdintasunaren aldeko baloreak bultzatzea du xede. Horren baitan, Las Poderosas taldea du, zortzi herrialdetako 30 emakumek osatuakoa, bizi esperientzia ezberdinak dituztenak, baina helburu bera: beren burua ahalduntzea eta gizartea kontzientziatzea.
Espazio seguruak, sareak, sinergiak sortzea eta zenbait errealitate zalantzan jartzea bilatzen dute, eta bide horretan sortu dute disko-liburu ilustratuaren proiektua.
Une honetan lanean ari dira, zenbait tailerretan. Musikaren alderdian Suakaiko Claudia Osesekin lanean ari dira, eta entzuten ari garena da sortu duten lehen abestia: Poderosas. Testuak osatzeko Sandra Iraizozekin ari dira lanean, eta ilustrazioak Miriam Camerosek sortuko ditu. Guztiak nafarrak dira.
Haren hitzetan, egitasmo hau tresna bat da gizartean aintzat hartuak izan ohi ez diren emakumeek ahotsa altxa dezaten, musikaren bitartez eta euren kulturen bitartez kontzientziak astintzeko.
Emaitza, disko-liburu ilustratua, datorren urteko maiatzean aurkeztuko dute.