Euskararen ofizaltasunaren alde protesta egin dute ehunka lagunek Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 16a, 10:19

Euskal Herrian Euskaraz taldeak protesta egin zuen atzo, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Euskararen legea indarrean sartu zela 34 urte bete zirenean.

“Txibite entzun Nafarroa euskaldun” oihu artean euskararen ofiziltasuna eskatu dute ehunka lagunek Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Euskal Herrian Euskarak taldeak antolatu du protesta. 34 urte bete dira Nafarroako Parlamentuak Vascuencearen Legea onartu zuenetik, Nafarroa hiru eremutan banatuz eta nafarren eskubideak bereiziz eta euskararen mendekotasuna iraunaraziz. Onartezina da EHE taldearen iritziz, legea indarrean izatea.

UPN Nafarroako Gobernutik atera arren, zonifikazioa gainditzeko prozesuan jauzi esanguratsurik egon ez dela eta euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketek jarraitzen dutela salatu dute. Gobernu aldaketatik bost urte eta legearen sorreratik 35 igaro direnean, euskararen lege berria onartzeko exijitu dute.

Baina Txibiteren gobernuaren hizkuntza politikak aintzat hartuta, aurrerapausorik lortzea konplexua izango dela ohartarazi dute, eta horregatik  ofizialtasunaren aldeko dinamika zabal eta indartsua sortzeko, eta horretara batzeko dei egin diete norbanako eta eragile euskaltzaleei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!