Nafarroako 0-3 Plataformak aurrera egiteko eskatu zuen atzo, ziklo hori "erabat hezitzailea, unibertsala, doakoa, publikoa eta kudeaketa publikokoa" izan dadin, eta Nafarroako berezko bi hizkuntzetan ikasteko eskubidea errespeta dadin: euskaraz eta gaztelaniaz. Zikloa kudeatzen duten alderdi politikoekin eta administrazioekin "batera lan egiteko" prest agertu zen; izan ere, Gobernua osatzen duten alderdiek "konpromisoa hartu zuten" azaroaren 5ean, "Zikloa duintzeko bidean elkarrekin aurrera egin ahal izateko".
Ildo horretan, ziklo "garestia eta elitista" dela esan zuten, "ratio handiegia, ankerra, jasanezina eta arriskutsua" duena, eta "Europako Batzordearen Haurren Arretarako Sareak gomendatutako haur kopurua bikoizten duena". 28/2007 Foru Dekretuak "nahikoak ez diren gutxieneko baldintzak" ezartzen dituela kritikatu zuten.
"Datorren ikasturtean egiturazko aldaketak egiten hasteko osagaiak ditugu", adierazi zuen plataformak. Zikloari "aurrekontu handiagoa" eman behar zaiola azpimarratu zuen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!