Gorenak ikertutzat jotzen badu, kontseilari izateari utziko dio Manu Aierdik

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 14a, 19:00

Gobernuak adierazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak gaur emandako autoak "oraindik ez du adierazten kereila eta Aierdiren adierazpena onartzen direnik".

Auzitegi Gorenak Manu Ayerdi ikertutzat jotzen badu Davalor enpresaren auzia dela eta, Nafarroako Gobernuko kontseilari izateari utziko dio. Hala argitu du Nafarroako Goebrnuak ohar bidez. Auzitegi Goreneko Zigor-arloko Salak, 20346/2020 zenbakiko auzi bereziaren prozeduran gaur ezagututako 2020ko abenduaren 1eko autoan, erabaki du bere burua eskuduntzat jotzea Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria instruitzeko eta, hala badagokio, auzipetzeko, bai eta instruktorea izendatzeko prozedura irekitzea ere.

Kereila onartzen bada eta Aierdi ikertutzat jotzen bada, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 68. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da, izan ere, ustez delitu diren gertaerak Zigor Kodearen 404. Artikuluko prebarikazioa eta kode horren 432. artikuluko ondasun publikoak bidegabe erabiltzea dira eta. Artikulu horrek zehazten duenez, kereila onartzeko eta ikertua deklaratzeko agertoki horretan, Aierdik Nafarroako Gobernuko kontseilari izateari utziko diola, bai bere borondatez, bai bere garaian konfiantza eman zion pertsonak hala erabakita, hau da, Nafarroako Gobernuko lehendakariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!