Nafarroako tokiko saltokiek Toptopa.shop webgunea sortu dute

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 14a, 14:21

Nafarroako tokiko 46 saltokik Toptopa.shop webgunea sortu dute, bertako produktuak online saldu eta bezeroek etxetik bertatik erosi eta disfrutatu ahal izateko. 

Denok bat federazioa osatzen duten Nafarroako tokiko saltokiek, Cederna Garalur federazioarekin lankidetzan eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren laguntzaz, on-line salmentarako plataforma bat diseinatu eta garatu dute: Toptopa.

Joan den asteazkenean Iruñean aurkeztu zuten Toptopa webgunearen bidez, saltoki txiki eta hurbilei, bertako produktuak saltzen dituztenei, ostatuei zein zerbitzuei online salmenta katean sartzeko aukera eman nahi izan diete, haien produktuak eta zerbitzuak eskura jarriz eta ezagutaraziz.

Plataforman guztira 46 establezimendutako produktuak bildu dituzte: Sakanako 11, Berako 9, Doneztebeko 8, Lesakako 7, Baztango 7, Leitzako 2 eta Arrotxapeako bertze bi. Denok Bat elkarteak kudeatuko du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!