Nafarroak 68 Covid-19 kasu izan zituen igandean, aurreko egunean baino 93 gutxiago, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
Hala ere, positibo tasak gora egin du apur batean, igandean %5,8an kokatu baitzen, eta larunbatean, berriz, %5,2an. Oraindik ere %5 ingurukoa da, halere, eta Osasunaren Mundu Erakundeak hor kokatzen du pandemia kontrolatuta izateko muga.
Guztira, 1.180 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Nafarroan. Aurreko astean 66 kasu detektatu ziren astelehenean (% 4,9), 86 asteartean (%8,1), 88 asteazkenean (%5,3), 106 ostegunean (%5,5), 98 ostiralean (%4,7) eta 93 larunbatean (%5,2).