Gobernuaren eta EH Bilduren arteko aurrekotuen gaineko akordioa goraipatu du Geroa Baik

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 2a, 12:40

Geroa Bairen hitzetan, "aurrekonturik gabeko 2021ak Nafarroa zigortuko luke". 61 zuzenketa aurkeztu ditu koalizioak, "lurraldera hurbiltzeko eta udalen ondoan egoteko".

Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramailearen ustez, "aurrekonturik gabeko 2021ak, behar den garaian eta moduan, eta aurrekontuak agindu gabe, Nafarroa bi aldiz zailduko eta zigortuko luke", eta, ildo horretan, lortutako "akordio politikoak eta egonkortasunekoak" goraipatu ditu.

"Inoiz ezkutatu ez ditugun desadostasunetatik harago, aurrekontuen zenbaketa orokorra ona da, eta Geroa Baik, 2021eko aurrekontuen bidez, Nafarroako kontsentsu politikorako beharrezko giltza izaten jarraituko du", nabarmendu du Barkosek.

Maria Solana parlamentariarekin batera eman duen prentsaurrekoan, Geroa Baiko bozeramaileak "akordio politikoen eta egonkortasunaren garrantzia" azpimarratu du, eta hori "beti da garrantzitsua, baina inoiz baino gehiago krisi garaian". Hori dela eta, "legealdi hasieran Geroa Baik egin zuen apustua" aldarrikatu du, eta "une hartan EH Bildu Parlamentuko Mahaitik kanpo uzteko saiakerak Bakartxo Ruiz buru duen taldearekin negoziatzea oztopatu" zuela gaineratu du.

Bere ustez, "Navarra Sumarekin akordio batera iristeko ezintasunak agerian geratu dira: "Navarra Sumak Gobernuari txeke zuri bat proposatzeak hasieratik bagenekien ez zuela 'boutade' parlamentarioa baino ibilbide handiagorik", adierazi du. "Une honetan gauza ez dago txantxetarako. Geroa Baik legegintzaldi honen garapena edozein akordio politikori irekita uzteko egin zuen apustua are beharrezkoagoa da ", azpimarratu du.

61 zuzenketa

Maria Solana Geroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, koalizioak 61 zuzenketa aurkeztu dizkio "bakarrik" aurrekontuen proiektuari, eta hogei bat zuzenketa bateratu aurkeztu ditu, "lurraldera hurbiltzeko eta udalen ondoan egoteko, herritarrengandik gertuen dauden eta haien beharrak ezagutzen dituzten erakundeen ondoan".

Horren harira, Solanak azaldu du aurkeztutako zuzenketek Nafarroako geografiaren "luzera eta zabalera" askotariko proiektuak jasotzen dituztela, 2,5 milioi euroko balioa dutenak, koalizioaren proposamenen 3 milioietatik. "Bizilagunen bizitza hobetu nahi duten guztiekin egon nahi izan dugu, ahal dugun neurrian ekarpenak egiteko", nabarmendu du Geroa Baiko ordezkariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!