Atzo eginiko proben %3,5k eman du positibo

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 2a, 10:14

Behin behineko datuen arabera, atzo 62 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Nafarroan. 

Atzo Nafarroan eginiko 1.752 PCR eta antigeno proben %3,5k eman du positibo. 62 koronabirus kutsatze berri atzeman dituzte. Atzo, Zizur Nagusian atzeman zituzten gehien (5). Zerrendan ondoren, Cortes, Lizarra, Arrotxapea eta II. Zabalgunea daude.

 

Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 7 egunetan pilatutako intzidentziaren adierazlean muturreko arrisku-egoeran egoteari utzi dio Nafarroak: 100.000 biztanleko 114 kasu izan dira, maila batetik bestera igarotzeko 125 kasuak baino gutxiago. Izan ere, Nafarroa bi adierazletan baino ez dago muturreko arriskuan: 14 egunetan metatutako intzidentzia (262) eta ZIU oheen okupazioan (%5,58). Astelehenean bederatzi pertsona gehiago hil ziren Nafarroan koronabirusaz jota. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!