Estitxu Garciak eta Iñaki Cirizak jaso dute 'Biziberri 2020' saria

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 2a, 07:55

Sariak ez du diru-hornidurarik barne hartzen, eta Nafarroako herritarren artean etxebizitzen eraberritzea sustatzea du helburu, Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoen bidez. Nafarroako Gobernuaren ekimena da, Nasuvinsarekin eta ORVErekin lankidetzan. 

Ehun urte baino gehiagoko eraikin bat eraberritu dute Estitxu Garciak eta Iñaki Cirizak Bidaurretan. Arditegi izandakoa jada ez zen erabiltzen zaharberritzeari ekin zitzaionean. Iñakiren familiaren eraikina zen. Bikoteak Bidaurretan bizi nahi zuten, eta zaharberritu eta bertan etxebizitza egitea erabaki zuten. Sariaren programaren barruan, bi puntu nabarmentzen dira: etxebizitza irisgarria izatea eta energetikoki oso eraginkorra izatea. Eta bi helburuak lortu dituzte. Jarduketaren bidez, lehendik zegoen eraikin batean etxebizitza berri bat sortu, familia-unitate bat landa-ingurunean bizitzen geratu eta eraikina egungo eskaeretara egokitzea lortu da.

Sari honek etxebizitzak ORVE bulegoen bidez (etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko bulegoak) berritzea herritarren artean sustatzea du xede. Nafarroako Gobernuko ekimena da, Nasuvinsa-ren eta zaharberritzeko bulegoen elkarlanean, eta etxebizitzak edo eraikinak berritzeko ematen diren laguntzen berri eman nahi die herritarrei, baita Nafarroan egiten ari diren zaharberritze- arloko proiektuak ezagutarazi ere. Nafarroan zaharberritzeari ematen zaizkion laguntzen egungo sistema erreferente bikaina da nazio mailan, babes daitekeen aurrekontuaren % 60ra ere iritsi baitaitezke diru-laguntzak kasu batzuetan.

Edozein jabek, etxebizitza-erabiltzailek edo jabe-erkidegok eskatu dezake etxebizitzaren zaharberritzea “zaharberritze babestu” izatea, baldin eta eraikinaren antzinakotasuna 25 urtetik gorakoa bada. Horri esker, diru-laguntzak eta mailegu kuali katuak eskatzeko eskubidea lortzen da, baldin eta familiako errenta haztatuaren maila ez bada ERREGEROSNA halako 3,5 baino gehiago eta obraren aurrekontua 2.000€-tik gorakoa bada. Bizitegi-erabilerako etxebizitza edo eraikinak konpontzeko, hobetzeko eta/ edo araudira egokitzeko obretarako dira laguntzak. Halaber, elementu komunetan lanak (fatxadak, estalkiak, irisgarritasuna, inguratzaile termikoak) egiten ari diren jabe-erkidegoek ere aholkularitza eta diru- laguntzak eskatu ditzakete.

Biziberri Navarra Rehabilita’ sariak Nafarroan azken bi urteetan egindako zaharberritze-proiektu osatuenak aitortzen ditu. Zazpi lan aukeratu dira bigarren edizio honetan. Etxebizitza edo eraikina zaharberritu aurreko egoera zein ondokoa erakusten dituzte, baita berritzeak hiri- inguruneari, jabeari edo erabiltzaileari zer ekarri dion ere. Ondoko arrazoi hauek direla- eta nabarmengarrienak diren zaharberritze babestuak aitortzea du helburu sariak: eraikuntzari eusten laguntzeagatik, exekuzioaren kalitatea, ingurumenarekin arkitektura arduratsu eta konprometitua ezartzea edo zeuden eraikuntzak errespetatzea (berrinterpretatu eta egungo beharretara egokitu direlako).

Hona hemen finalistak: “Abaurregaina” jabea Pedro Jesús Bezunertea Lacasta dela; “Etxalar”, jabea Christiane Vincent Etchechuri dela; “Bidaurreta”, jabeak Iñaki Ciriza Beloqui eta Estibaliz García Ferreiros direla; “Olexua”, jabea Ángel María Pascual dela; “Iruña”, sustatzaileak Mugazuri kaleko 2, 4, 6 eta 8ko eta Azotz kaleko 1, 3, 5, 7 eta 9ko jabe-erkidegokoak direla ; “Tutera” jabea José Javier Sanz Arellano dela; eta “Leitza”, Patxi Arrazola kaleko 29ko jabekideak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!