Palacio de Aroztegiaren salaketarengatik Baztango alkateak epailearen aitzinean deklaratu beharko du gaur

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 1a, 09:43
Palacio de Arozteguiak hirugarren aldiz salaketa paratu du Joseba Otondo Baztango alkatearen kontra. Hori dela eta abenduaren 1ean, Iruñeko epaitegian deklaratu beharko du.

Palacio de Arozteguiak "Baztango hautetsi eta herritarren kontra abiatutako eraso judiziala" salatu du EH Bilduk. Eztabaida soziala galdu arren, aroztegia "inposatzen" ari direla ohartarazi du ohar bidez: "Ekonomia eredu jakin bat, forma politiko jakin batekin heldu da. Pelotazoek inposaketaren forma hartzen dute. Eta inposaketa, herritarren erranak balio ez duen momentua da. Elite ekonomiko batek horrela gobernatu nahiko luke. Eta herritarrek eta hautetsiek kontra egiten dutelarik, judizialki zanpatu. Hertsadura demokratiko guztiak gainetik kendu eta Kapitala agintari bakar izan. Erakundeak eta herritarren iritzia soberan dituzte. Horretan ari dira Palacio de Arozteguia eta gisakoak". Baztango EH Bilduk Aroztegiko bultzatzaileen "jazarpen judiziala gogor gaitzetsi nahi du", hori dela eta elkarretaratzea eginen du gaur 11:00etan, Iruñean.

 
 
 
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!