Atzo eginiko proben %4,8k eman du positibo

Euskalerria Irratia 2020ko abenduaren 1a

Nafarroako Gobernuak emandako behin behineko datuen erabera, atzo 69 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Nafarroan. 

Osasun sisteman atzo eginiko 1.452 PCR eta antigeno proben %4,8k eman du positibo; hau da, 69 kasu positibo berri atzeman zituzten astelehenean Nafarroan. Zonaldeka, Berriozar nabarmentzen da, 9 kasurekin; atzetik, Altsasu eta Cintruenigo, 4rekin; Burlata, Lizarra eta Arrotxapea auzoa, hiruna kasurekin.

Igandeko datuekin alderatuta, beherakada nabarmena izan da positibotasun tasan. Zehazki, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emandako datuen arabera, COVID-19ak eragindako 83 infekzio-kasu positibo berri detektatu ziren igandean, osasun-sistema publikoan 976 proba egin ondoren (776 PCR eta 200 antigeno-test). Positibotasun tasa %8,5era igo zen. Horietatik %85 aurreko positiboen kontaktuei dagozkie. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!