Kerobia talde nafarraren buru izandakoak Zalantza eta Egia abestia aurkeztu berri du Maialen Gurbindorekin, Chica Sobresaltorekin, batera. Bi artistek aitortu dute denbora asko daramatela elkarrekin abestu nahian. Azkenean, desioa elkarlan honetan bihurtu da, non bi ahotsek euskaraz abesten duten.
Bandiniren arabera, "karrera musikalean gehien gozatu dudan ekoizpena da".
Ekoizpen talde nafarra eduki du Bandinik: Iñigo Chalezquer bideokliparen zuzendaria, Leire de Esteban arte zuzendaria, Zura quartet, Gorka Pastor gai-konpontzailea, Josu Erbiti eta Paxkal Etxepare grabazio eta nahasketan eta Lur Larraza produkzioan.
Musikari nafarrak bere bakarkako bigarren lana argitaratu zuen 2019ko amaieran, BIBA!, artista eta bere taldea euskal zirkuituko lehen musika lerrora itzuliz. Gaztea sarien zuzeneko onenaren izendapena edo BBK Live 2021 kartelean sartzea dira horren adibide.