Nafarroan hautemandako koronabirus kasu berrien gorakada izan da azken orduetan. Atzo 2.910 PCR eta antigeno test egin zituzten; horietatik 161 eman zuten positibo, %5,5. Beraz, osasun departamentuaren behin-behineko datuen arabera (egunean zehar eguneratuko dira), aurreko egunean baino 20 kasu gehiago atzeman dituzte.
Joan den azaroaren 14tik, COVID-19aren positibo gehien izan dituen eguna izan da.