Atzo eginiko proben %4,4k eman du positibo

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 26a, 08:55

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, gorakada izan da azken koronabirus datuetan. Bezperan baino 35 gehiago atzeman dituzte: 141.

141 koronabirus kasu berri atzeman dituzte asteazken honetan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Hala, atzo eginiko 3.218 proben (PCR eta antigenoak) %4,4k eman du positibo. Bezperarekin alderatuta, 35 kutsatze gehiago dira eta tasak ia puntu batean egin du gora.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak adierazi du atzo Foru Erkidegoan gaixotasun horrekin lotutako bederatzi ospitaleratze berri izan zirela, bat ZIUn, eta 72 eta 73 urteko bi gizonen heriotzak erregistratu zirela. Gainera, aurreko egunetan 84 urteko gizon bat hil dela jakinarazi dute. Beraz, arrazoi horrek eragindako heriotzen kopurua, guztira, 858 da.

Zonaldeka, Iruñerrian positiboen %53 erregistratu dira, Tuteran %28 eta Lizarran %13. Gainerako positiboak (%6) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatu dira. Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri eta guneei dagokienez, hiru gunetan atzeman dituzte 10 kutsatze edo gehiago:Iruñeko II. Zabalgunea (11 kasu), Viana eta Buñuel (10na kasu). Zizur Nagusiak (zortzi kutsatze), Cintruenigok (zazpi) eta Cascantek (sei) osatzen dute zerrenda.

Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, 204 pertsona ospitaleratuta daude COVID-19arekin (atzo baino 5 gutxiago), horietatik 38 ZIU postuetan (atzo baino bat gutxiago) eta beste 17 etxeko ospitaleratzean (atzo baino 1 gutxiago). Gainerakoak, 149 paziente, plantan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori izan edo ez ospitaleratzearen arrazoia, eta COVID-19 espazioak okupatzen dituzte.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko igorpenen arabera, 39.036 da Nafarroan.

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!