Intzidentziaren murrizketak arindua ekarri du Nafarroako ospitaleetara. Duela hamabost egun ospitaleratuak 427 ziren; egun, berriz, 246 dira. Zainketa intentsiboetako unitateetan 69tik 41era jaitsi da okupatutako ohe kopurua.
Hori da alde argia, baina bada alde ilunik ere: heriotza kopuru altuena. Azken astean, izan ere, koronabirusak eragindako heriotza kopuruak %30 egin du gora. 45 lagun zendu dira azken zazpi egunetan, eta 42 egun daramatzagu egunero gutxienez hildako bat izanez Covid-19arekin.
Orotara, bigarren olatuan 328 lagun zendu dira; oso kopuru altua da, baina lehenenean gehiago izan ziren, halere: 500.