Bilera egin zuten atzo ostalarien elkarteetako ordezkariek, Osasun Departamentuko arduradunekin, Carlos Artundo Osasunbideako zuzendaria buru zela. Bertan azaldu zitzaien, ostegunetik aurrera beren terrazak irekitzeko aukera izanen dutela bainan beti ere segurtasun neurri eta distantzia tarte guztiak zainduz.
Ostegunean terrazak zabalduko dira, mahaien artean bi metroko tartea zainduz eta lau pertsona asko jota elkartzeko aukerarekin. Terrazak ezingo dira itxiak izan, aireztapena ziurtatzeko, ezingo da maharik elkartu eta bezeroek uneoro jantzi beharko dute musukoa, soilik edan edo ta janaria ahora sartzerako momentuan jeitsiz maskara. Neurri honetan, berebiziko garrantzia jarri du osasun departamentuak eta ostalariei, beren bezeroak kontzientziatzeko jarrera eskatu die. Nafarroako tabernen %30ak du taberna jartzeko aukera, 400 inguru Iruñean. Ostalariek, malgutasun neurri gehiago espero dituzte hurrengo egunetarako, bainan momentuz Osasun departamentua, mantxo mantxo, pausoz pauso joateko asmoa du eta ez du, abenduaren erdikalderarte, tabernen barrualdea zabaltzeko aukera aztertzeko asmorik.