PSNk eta Geroa Baik “gezurretan” aritzea leporatu diote Navarra Sumari

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 19a, 09:12
Uxue Barkos eta Ramon Alzorriz, parlamentuan solasean. (Nafarroako Parlamentua)

Eskuineko koalizioak osoko zuzenketa aurkeztuko die aurrekontuei. PSN eta Geroa Bairen arabera, “gezurretan ari zen kontuentzako txeke zuria eskaini zuenean, edo gezurretan ari da orain”.

Aurrekontuen proiektua "iazko bera" dela eta "EH Bilduren menpe" dagoela argudiatuta, osoko zuzenketa aurkeztuko diola iragarri du gaur Navarra Sumako eledunak, Javier Esparazak.

PSNko eledun Ramon Alzorrizek “nafarren beharrei bizkarra ematen” aritzea leporatu dio eskuineko hirukoari, eta gezurretan ari dela ere iradoki du: “Agerian geratu da Navarra Sumak ez zuela aurrekontua onartzeko asmorik, pasa den astean onartzeko prest azaldu zen aurrekontua orain munduko txarrena dela dio... Nork sinetsiko die?”.

Antzera mintzo da gobernuko beste kide nagusiko, Geroa Baiko, eleduna, Uxue Barkos: “Edo gezurretan ari zen aurrekontuentzako txeke zuri bat eskaini zuenean, edo gezurretan ari da orain, osoko zuzenketarekin”. Politikan denak ez duela balio gaineratu du Barkosek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!