“Bizitzak erdigunean” jarriko dituzten aurrekontuak eskatu dituzte parlamentuaren aurrean

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 19a, 09:54

Eskubide Sozialen Kartak Nafarroako Parlamentuaren aurrean eskatu du aurrekontuek zerga erreforma bat barne hartzeko, pentsio eta soldata duinak bermatzeko eta zerbitzu publikoak indartzeko.

"Bizitzak erdigunean jarriko dituen zerga eta aurrekontu politika baten alde" mobilizatu dira zenbait kolektibo sozial eta sindikalek, Eskubide Sozialen Kartaren izenean. Nafarroako Parlamentuaren aurrean egin dute elkarretaratzea, barruan osoko bilkura egiten zuten bitartean.

“Aurrekontu feminista eta ekosozialistak” eskatu dituzte, pertsona guztien eskubideak eta aberastasunaren banaketa bermatuko dituztenak eta zerbitzu publikoak indartuko dituztenak. Finean, urtarrilaren 30eko greban kalera atera zituzten aldarrikapenak dira, eta nabarmendu dutenez, premia horiek guztiak krisiaren aurretik zeuden hor, baina pandemiak areagotu egin ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!