Lan egiteko edota ikasteko kartzelatik ateratzeko aukera izanen dute Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko auziko bi gazteek. Baimen hori onartu die gaur Auzitegi Nazionala, baina bigarren graduan jarraituko dute, Zaballako espetxean.
Jose Luis Castro epaileak 100.2 artikulua aplikatu die. Espetxean duten jarrera ona hartu du kontuan epaileak, eta delitua berriz egiteko arrisku txikia dela ere aipatu du.