Esku hartze sozialerako “hitzarmen duina” eskatzeko greba egingo dute gaur

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 17a, 09:15

LAB sindikatuak deituta, manifestazioak eginen dituzte 12:00etan eta 18:00etan.

LAB sindikatuak greba eguna deitu du gaurko, Nafarroako esku-hartze sozialaren sektorean, patronalak lan hitzarmenaren negoziazioak "blokeatu" dituelako.

LABek adierazi du "pozik" dagoela Foru Gobernuak "Nafarroako esku hartze sozialeko lehen hitzarmen kolektiboari beharrezko finantziazioa emango diola iragarri izana". Hala ere, "haserre" agertu da patronalak "finantziazioaren aurreko proposamenarekin tematuta jarraitzen duelako eta hitzarmenaren inguruko akordioa blokeatzen jarraitzen duelako".

 “ANEIS patronalaren proposamenak ez dio erantzunik ematen hain sinplea den zerbaiti; esaterako, esku hartze sozialerako eraginkortasun orokorreko hitzarmen bat egotea, horretarako balio baitute hitzarmenek, aldeei betebeharrak sortzeko, eta ez soilik langileei", salatu du sindikatuak.

Sindikatuaren ustez, "ANISek bere beharrizan partikularrentzako hitzarmen bat nahi du, ez baitira kudeatzen dituzten oinarrizko zerbitzu publikoen, langileen eta erabiltzaileen beharrak".

Hori dela eta, sindikatuak 2.000 langile deitu ditu "24 orduko greba eginez blokeo patronala salatzera". Manifestazioak eginen dituzte 12:00etan, Eskubide Sozialen Departamentutik abiatuta, eta 18:00etan, Nafarroako Parlamentutik abiatuta,

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!