Zaintza “publikoa, duina, unibertsala eta doakoa” eskatzeko greba egingo dute gaur

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 17a, 09:48
(@ELAnafarroa)

ELAk greba orokorra deitu du gaurko Hego Euskal Herrian, "lan merkatu formal prekaritzatuan egoera kalteberan dauden pertsonak zaintzeko ardura duten sektoreetan".

Zaintza gehienak "pribatizatuta edo merkantilizatuta" daudela salatzen du ELA sindikatuak. Zaintza sektoreko profesionalen lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa da sindikatuaren ustez, "zaindu beharreko pertsonek arreta duin eta integrala izan dezaten biziaren ziklo desberdinetan, jaiotzetik heriotzeraino". 

ELAren aldarriak gaurko greban:

  1. Egoera bereziki kaltebera duten pertsonen zaintza zerbitzuen publifikazioa (etxez etxeko laguntza, eguneko zentroak, zentro erresidentzialak, etxebizitza komunitarioak, tutelapeko etxebizitzak, aterpetxeak, zentro okupazionalak...).
  2. Zuzeneko eta azpikontratatutako enpleguarentzako subrogazio eta finkatze bermea, aldi baterako lanpostuak barne.
  3. 000 profesional gehiago kontratatu eta lanaldia %100eraino luzatu (baldin eta borondatez kontrakoa eskatzen ez bada).
  4. Sektoreko genero-arrakala gainditzeko taxuzko neurriak eta zaintzaren balio sozial eta produktiboaren aitortza.
  5. Zuzeneko arretaren ratioak hobetu eta bajan dauden langileen ordezkapena lehen egunetik hasita.
  6. Lan osasuna bermatzeko neurri egokiak, batik bat arrisku psikosozialei dagokienez.
  7. Langileen osatze emozionalerako plana, hein batean bedren pandemiaren kalte larriak arintzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!