Txibiteren gobernuak "eredu aurrerakoiaren alde" egin duela azpimarratu du EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 16a, 09:41

Bakartxo Ruiz, aurrekontuen akordioaren berri emateko prentsaurrekoan.

EH Bildu pozik azaldu da Nafarroako Gobernuak ezkerretik etorritako neurrien alde egin duelako. Lortutako akordioaren balio politikoa nabarmendu du.  

Bakartxo Ruiz parlamentariak azaldu moduan, Nafarroako Gobernuak, ereduen arteko hautaketa egin behar zuen. Navarra Sumak ordezkatzen duen eskuinaren eredua edota ezkerretik etorritako neurriena, EH Bilduren izenean. Pozik, beraz, eskuina, beste behin ere, “jokoz kanpo” geratu delako Foru Erkidegoko politikan.

Akordiora iristea, dena den, ez da erreza izan, indar abertzaleak aitortu duenez. Gobernuaren proposamena eta EH Bilduren arteko desadostasunak agerikoak izan dira, batez ere fiskalitateari dagokionez, halaxe azaltzen dira islatuta sinaturiko dokumentuan.

Baina Adolfo Araiz bozeramale parlamentarioak azaldu moduan, bi aldeek adostasunak bilatzeko borondatea azaldu dute uneoro.

Bigarren urtez jarraian, Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk aurrkeontuak aurrera ateratzeko akordioa erdietsi dute eta hori ere ikur bat dela azpimarrtau du Bakartxo Ruizek, adostasun puntualetatik haratago, Nafarroan, bestelako politikak, ikuspegi aurrerakoiarekin, egin daitezkela.

Aurrekontuen akordioa pausu bat da Nafarroako politikan, elkar ulertze handiagoak eraikitzerako bidean, EH Bilduren ustez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!