“Lan istripuen pandemia” salatu dute hainbat sindikatuk

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 13a, 13:22

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuek lan istripuen ugaritzea salatzeko manifestazioa egin dute, CEN enpresarien egoitzaraino.

Azken urteetan lan istripuak ugaritzen ari direla salatu dute ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuek gaur goizean egindako protesta ekitaldian. CENen egoitzan bukatu den martxan, aurten Hego Euskal Herrian hil diren langileen kopurua irudikatu dute: 53 izan dira, eta Nafarroan, zehazki, zortzi.

Baina, pandemiaren testuinguruan zenbaki horiek ez dira guztiz errealak: ezin dutelako jakin benetan zenbat hil diren lanpostuetan COVID-19 birusarekin kutsatuta.

Patronalaren jarrera kritikatu dute, prekarietatea areagotzen jarraitzen duelako, sindikatuek egiten dizkioten proposamenei uko eginez.

Nafarroako Gobernuari exijitu diote patronala egoera deserosoan jarriko duten neurriak hartzeko: alde batera uzteko elkarrizketa soziala eta osasun autoritate gisa jardun dezala: lan osasunaren institutua indartuz, eta enpresek bete beharreko neurriak betetzen ote dituzten ikuskatuz.

Osasuna eta bizitzak erdigunean jartzeko aukera ona dela iritzita, langileei dei egin diete kalera atera eta mobilizatzera.   

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!